XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestelako Agintza eta Erabakiak
LURRALDE-ANTOLAKETA ETA HERRILAN-SAILA.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 7ko ERABAKIA, Bilboko Udalak suztatuta eta bideak eginarazita, Bilboko eta bere Eskualdeko Hiri-Antolaketarako Guztizko Egitamuaren Zati-Aldakuntzari buruzko zehaztapidetzaz; Aldakuntza hori, San Inazio-n egon, Deusto, Olabeaga eta Zorrotzako Barne-Konponketarako Zati-Egitamuko 9garren lur-saila izan eta Orotariko Industriarakoetan zermugatuta dagoen udal-lurra Berarizko Alderdietan birsailkatzean datzala.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du: Bilboko eta bere Eskualdeko Hiri-Antolaketarako Guztizko Egitamuaren Zati-Aldakuntzari behin-betiko onarpena ematea; Aldakuntza hori, Bilboko Udal-mugarteko San Inazio-n egoen, Deusto, Olabeaga eta Zorrotzako Barne-Konponketarako Zati-Egitamuko 9garren lur-saila izan eta Orotariko Industriarakoetan zermugatuta dagoen udal-lurra Berarizko Alderdietan birsailkatzean datzalarik.

Erabaki hori, arduralaritza-bidean, behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharreko den birrabiatze-eskea egin daiteke, Sail honen aurrean, iragarpen hau argitaratu dadin egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean, HI2-017/82-P03-A zehaztapidetza agirian egongo da, nornahik ikus dezan, Bilboko Poza Lizenziatuaren kaleko 15garrenean dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 7.

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.